Esan daiteke, Baiona, hiri asko bezala ibai baten alboan eratu zela. Ibai onen adar batek Baiona gurutzatzen du, bi zatitan batuz. Iparraldetik ibaia eta hegoaldetik harresia. Eskema nahiko tipikoa duela esan dezakegu, eta harresiaz gain Vaubanen fortifikazioa dugu, proiektuaren gai izango dena.
Landu beharreko orubea gune oso berezi batean dago, bi ibaiak banatzen diren puntuan, ikuspegi pribilegiatuarekin, aitzinan Baiona babesteko behatokia baitzen besteak beste. Baina esan beharra dago espazio aldendu batean bilakatu dela. Trafiko handiko karretera dauka alboan eta erdigunetik urrun gelditzen den plaza bat da. Pasosko gune baten izaera dauka.
Biztanleak plazara erakarri eta han gelditzeko arrazoiak eman behar zaizkio, trafikoarekiko mugak sortuz espazio lasaiago bat sortzeko. Honetarako Vaubanen fortifikazioaren ideia erabiliko da, sekzio eta oinplanta desberdinak erabiliz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario